XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez dogu pentsatzen Jaungoikoagan.

Ez, ez dogu pentsatzen Jaungoikoagan.

Egiz esan eban Dabid Igarleak: Statuerunt oculos declinare in terram.

Gizonak lurrera baño ez dabe begiratu nai.

Zerura iñoz be ez; aztuta dauke, aztuta Jaungoikoa.

Zeruan dago euren aberria zeruan euren Aita, alan be lurrera begira dagoz.

Zergaitik?.

Euren biotza, euren ametsa, euren zoriona lurrean dabelako.

Egundo ez dabez jasoten begiak zerura bertan bizi dan Aita agurtu ta ikusteko.

Aspaldi baten ezetsi eben zerua; aspaldi baten aztu Jaungoikoa.

Lurra! Orra gizonen ametsa; gizonen maitasuna.

Bitarten Jaungoikoa guztiz aztuta... aztuta Egillea, aztuta Aita.

Ikasle gaztea ta lekaidea.

Bultzian zan.

Erresatzen lekaide bat; onetan gazte bat sartu zan.

Bereala ezagutu eban lekaideak eta otoi-idaztia itxita esan eutsan: Zelan abil, gazte?.

- Orain arte obeto ezin - erantzun eutsan gazteak.

- Al dodanik geien gozartu.

Uda Biarritzen, udazkena Parisen, negua Nizan eta udabarria mundu-zear ibilli.

- Ta Jaungoikoagaz eta eure gogoagaz noz gogoratzen az?.

- Aita, ori itxi dagigun.

Agure egin naitenean naiko asti izango dot.

Olantxe amaitu zan alkarrizketa.

Ta gazte au lez beste milloika ta milloika.

Ta kistarrak, katolikoak dirala diñoe.

Bein eta bein ots au entzuten dabe barruan: Deum time et mandata ejus serva hoc est enim omnis homo.

Jaungoikoaren bildur zaite, bere aginduak bete egizuz, oneitan baitago gizonaren zoriona.

Eta beste itzok: Ze onura dakartso gizonari mundu osoa beraganatzeak azkenez bere gogoa galdu ba'dagi?.

Noz edo noz bai euren gogoan gogoratzen dabe, pentsatzen dabe, Jaungoikoagan be bai, baiña laster aienatzen da pentsamentu au ta lengo bidera barriro; zeruak baño lurrak indar geiago dau eurekan eta au dala-ta Jaungoikoagan barik lurreko gauzetan dabe pentzamentua, biotza.

Lo egin, Beste batzuk, ostera, lo dagie Jaungoiko ta beste arazuen aurrean; lo, ez damotse garrantzirik gauzoi.

Ba-zan antxiña Arkias izeneko anker bat.

Gaba zan; bere jauregiko atea jo ta jo adiskide batzuk.

Estu ta larri dagoz.